BIOGRAFIA

ANITA PARKERRI BURUZ

2017, Euskal Herria

NOR GARA


Anita Parker 2017.urtean sortu. Gaur egun, taldekideak, Ane Martinez (Ahotsa)Olatz Andueza(Teklatuak, koroak) eta Mikel Piris(Saxoa, ahotsa, sekuentziak eta sampleak  dira. Bilbo eta Lakuntzakoak. Ibilbide luzeko musikariak dira, hainbat proiektu eta talde desberdinetako partaide.


Taldeak lehen urtean 60 zuzenekotik gora eskeini ditu (Euskal Herria, 2018 ko urrian Japonia eta Koreako bira, Galiza, Andaluzia,....)


Taldekide ohiak:

Jon Zubiaga "Osoron".

Iñaki Bengoa. 

 DISKOGRAFIA

ANITA PARKER (2017)

 

 "Anita Parker" Shot estudioetan grabatu zuen Anita Parker taldeak 2017ko uztaila eta abuztuan, Gose taldeak erabili ohi zuen musika laborategi berean. Jonan Ordorikak masterizatu zuen 2017ko irailean mamia estudioetan. Sei abestiko diskoa: Estudioan izan ziren laguntzaileak: Ricardo Altunak ahotsa sartu zuen “Izar Gorria” abestian. Arkaitz Biainek “Amaia” abestian ahotsak eta testuak egin zituen. John Kaimanek bonbardinoa jo zuen "Orain eta Beti” kantuan. Zigor DZ dj-a da “Michelle” abestian. Inazio Olaizolak koruak egin zituen “Orain eta Beti” abestian. Koldo Uriartek pianoa jo zuen “Bitxo” abestian.

ANITA PARKER!!  (2018)

Bigarren diska azaroan kaleratzen da. Jarraitzen  du homonimoa izaten, baina bi harridura ikur gehitu dizkio logoari "Anita Parker!!" izen berarekin. Taldeak hasierako lanean elektro swingaren zirrara sartu zuen, eta dantzatzeko proposamena eskatu ere bai.  Bigarren disko hau, nahiz eta electro swinga mantendu, elektronikoagoa da, atzoko eta egungo elektronika du enbor nagusi (EBM edo electronic body music, greatbeat, dance..) baina rap, rock, boleroa eta abarren zertzeladak ditu: Oihukatu, Herio Dance, La Petite Mort, Idiota, Klask, Gezurtero eta Orfidalek osatzen dute kantu zerrenda. 

 

Anita Parkerren bigarren diskoa Katarain estudioan grabatu da 2018 ko uztailean. Nahasketak eta masterizazioa Jonan Ordorikak egin ditu Mamia estudioan. ekoizpena Anita Parkerri dagokio. Argazkia: David Herranz. Javi Perez: tronpeta (Herio dance, Gezurtero). Zigor DZ dj(Gezurtero). La Furia: ahotsak, hitzak ( Orfidal). Arkaitz Biain: hitzak ( Herio Dance, Orfidal.)

RESET (2021)

Hirugarren diska hau  azaroak 11ean kaleratzen da. Lan honetan, taldeak bere esentzia berreskuratzen du. "Reset" izenburupean, berrabiaraziz, 10 abestiz osatuta dago diskoa. Elektronika eta swing-a uztartzen dira,energiaz beteriko erritmo eta doinuek inoiz baino dantzagarriagoak dira. 


 

Anita Parkerren hirugarren disko honen kantuak pandemia garaian nahastuak eta grabatua izan dira Usurbileko HIGAIN estudioan,HARITZ HARREGUY-ren eskutik. Masterizazioa, ULTRAMARINOS Estudioan egin da. Diseinua, CHROMA Estudioaren eskutik dator eta Ekoizpena Anita Parker eta Mauka Musikagintzarena da. 

 

Argazkia: David Herranz. Javi Perez: tronpeta (Egun inozoan) Pini:Hitzak eta ahotsa (Donald Trump-ean.) 

ENTZUN

ANITA PARKER (2017)

ANITA PARKER!!  (2018)

RESET (2021)